Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, bihar [ekainak 9], Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bategaz batuko dira udal ordezkariak, Gasteizen. Orain arte egindako eskaerei erantzun dio Jaurlaritzak, eta bihar, KamiƱaldeko lanen inguruan eta horiek konpontzeko behar den finantziazioari buruz berba egiteko estreinako batuko direla nabarmendu dute.
Batzarrean, alkateaz gain, udal gobernu taldeko kideek eta udaleko teknikariek ere parte hartuko dutela azpimarratu dute. Batzarrean berba egindakoa herritarrei jakitera emango zaiela ere aurreratu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
[INFORMAZIO+] Bideoak, argazkiak… Orain arteko materiala