Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, bihar [ekainak 17], 09:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bilera egingo dute udal batzordeko kideek. Nabarmendu dutenez, Kamiñaldeko lanen finantziazioaren inguruan berba egiteko izango da batzarra. Zehatz esanda, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiagaz eta Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuagaz batuko dira.
Udalak azpimarratu duenez, aurreko astean Eusko Jaurlaritzan izandako bileraren ostean, Kamiñaldeko lanak finantzatzeko ahaleginak egiten jarraitzen dute. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak azaldu duenez, “hiru erakundeen arteko adostasun bat lortzeko helburuarekin” berriro elkartuko dira bihar aldundiarekin.
[INFORMAZIO+] Bideoak, argazkiak… Orain arteko materiala