Eusko Jaurlaritzak Ondarroako San Inazio kalean lur jausiaren ondorioz kaltetuta dauden merkatarientzako zuzeneko diru laguntzak onartu ditu, gaurko [ekainak 28] Gobernu bileran. Zehatz esanda, kalteak jasan dituzten merkatariei
64.990 euroko diru laguntza ematea onartu da.
Jaurlaritzak jakitera eman duenez, kaltetutako hamabi merkatarirekin zuzeneko harremana izan ostean hartu da neurria, “batzarretan merkatariek azaldutako beharrik premiazkoenak kontuan hartuta”. Gehienez, 6.499 euro jaso ahal izango dituzte negozioak lekuz aldatu dituzten negozioek, lokal berriaren alokairua, lokal berriko ur, argi eta telefono hornidura edo alokatutako lokala moldatzeko eta horniduretan alta emateko gastuak ordaintzeko. “Lokalaren alokairua eta hornidura gastuak estaltzeko diru laguntza sei hilabetez emango da, gehienez”.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA] Atal berezia: Ondarroako lur jausia