San Pedroren irudiagaz apaindutako oihal zuriak zabaldu dituzte gaur [ekainak 29], lekeitiarrek, herriko balkoi eta leihoetan, San Pedroren omenez, eta udaletxeko balkoia ere dotore jantzi dute jaietako egun nagusirako. Urtero modura ohiturazko dantza eta prozesioak izan dira nagusi, eta beti bezala herritar zein kanpotar ugari batu dira gaur eguerdian, portuan eta plazan, bat bera ere ez galtzeko.
Goizean goizetik hasi ziren ohitura zaharrak. Izan ere, dei eittekuekin esnatu dira lekeitiarrak. Aspaldi, etxerik etxe eta atez ate joaten zen arrantzaleak esnatzeko bakoitzaren izena abesti baten bidez ozen esanez, eta gaur oroitu zuten usadio hori. «Jaingoikoaren izenean esnatzeko» eskatu dute kalerik kale.
Lekitto Musika Bandak lagundu ditu udal ordezkari eta Kofradiako arduradunak gaur goizean mezatara, eta urtero legez, amaitutakoan, kalera atera dute San Pedroren irudia, elizatik porturaino prozesioan eramateko.
Portuko santuaren aurrekaldea jendez beteta egon da Kilin-Kalakoa ikusteko eta «aieneka» erantzun diote uretara jaurtitzeko itxurari.
San Pedropean, dantzatu du hasteko, Kaxarranka, Asier Uskolak, eta kofradia aurrean eta plazan ere eskaini du aintzinako dantza ikusgarria pausu bat ere galdu barik.
Uskola, baina, ez da izan gaurko dantzari bakarra. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko andrazkoek aurreskua dantzatu dute plazan, hainbat gizonezko bertara aterata.
Egun nagusia joan bada ere, domekara arte jarraituko dute jaiek. San Pedro Txiki izango da bihar [ekainak 30], eta San Pedro baltza barikuan [uztailak 1].
[EGITARAUA]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.