Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldea, aurrera indartsu

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2016/07/08
Zerutxu familiako kide edo lagun diren eta izan diren asko elkartuko dituzte aurten Karmen jaiek. 50 urte betetzen ditu herriko dantza taldeak, eta eurak izango dira jaien hasierako pregoilari bai eta agur ikuskizuna eskainiko dutenak ere. Herriko euskalzaleen ekimenez sortu zen Zerutxu orain dela 50 urte, eta oinarri beragaz egin du aurrera mende erdi honetan, euskal kultura eta euskara sustatu eta plazara aterata. Felipe Amutxastegiren eskutik eman zituen lehen pausoak dantza taldeak, eta Zerutxuren ondoan jarraitzen badu ere, Alex Larrinagaren esku utzi zuen aspaldi gidaritza. Larrinagak ere baditu gazteak bere ondoan, aurrera lanean jarraitzeko prest.
Zerutxu dantza taldea Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen, gaur goizean, Arretxinagako plazan.

Zerutxu dantza taldea Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen, gaur goizean, Arretxinagako plazan. Arretxinagako plazan

Parte hartzeko prestutasun hori, taldeko giro ona, herriko dantzak mantentzeko gogoa… Eurek ere ez dakite zehazki zein izan den horrenbeste urtez taldeak horren indartsu aurrera egiteko sekretua, baina dantza talde askok gainbehera bizi izan badute ere, batzuk desagertzeraino, Zerutxuk tinko eta indartsu jarraitu dio bere ibilbideari, eta aurrera begira ere, lanean jarraitzeko prest daude bai irakasle zein dantzariak, ilusioz.
Alex Larrinaga: “Umerik ez balego dantza taldeak ezingo luke aurrera egin, etorkizuna dira”
Familia handia da Zerutxukoa. Guztira ia 100 dantzari dira, umeak batez ere. 60 ume eta gazte ditu taldeak, eta oinarria ume horiek direla diote. «Umerik ez balego dantza taldeak ezingo luke aurrera egin, etorkizuna dira». Herriko auzo edo inguruko herri txikietan eta Dantzari Egun batzuetan astintzen dituzte oinak, bai eta Bilboko Aste Nagusian ere, eta Aratusteak, Xemeingo dantza eta Karmenetako aurreskua sakratuak direla azpimarratzen dute. Euskal folklorea. Zanpanzarretatik hasita Euskal Herriko era guztietako dantzak egin dituzte, eta errepertorio zabal horretako batzuk eskainiko ditu Zerutxuk Karmen jaien barruan egingo duten ikuskizunean. Maskaradak, Luzaideko dantzak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak dantzatuko dituzte, besteak beste, dantzariek. Txiki eta nagusi, denek hartuko dute parte jaialdian. «Lehenengo dantzaritik azkenera arte, bai eta lehengo dantzariek ere».
Uztailaren 18rako ekitaldi berezia prestatzen ari dira, eta udazkenean herri bazkari bat ere egin nahi dute
Musikari dagokionez, Imanol Aretxabaletagaz gain, Bilboko lagun batzuen lankidetza izango dute. Txistuaz gain, beraz, beste instrumentu batzuen doinuez lagunduta egongo dira dantzak. Apirilean hasi zituzten 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak, eta aratusteak ere berezi ospatu ditu aurten Zerutxuk, Lantzeko inauteriak eta joaldunak kalera aterata. Uztailaren 18rako ekitaldi berezia prestatzen ari dira, eta udazkenean herri bazkari bat ere egin nahi dute. Horrez gain, dantza taldearen bizipenak ezagutzera eman eta gogora ekarriko dituzte hil honetan, Karmengo komentuan ikusgai dagoen erakusketaren bidez. Astegunean 18:00etatik 20:00etara eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara bitartean ere mirestu daitezke taldearen jantzi eta argazkiak. [IKUS MARKINA-XEMEINGO JAIETAKO EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.