Kalea denena dela aldarrikatzeko, ekimen bat antolatzeko deia egin du Lekeitioko Potxuak Martxanek. Emakume taldeak Lekeitioko hondartzan egina zeukan emakume ahaldun baten horma irudia ezabatu zuen udalak, eta “eraso” horri erantzun bat eman nagi diote Lekeitioko beste eragileekin eta herritarrekin batera. Horrela,
uztailaren 26an,
19:30ean Txitxintokian batzeko hitzordua jarri du taldeak,
#kaliadenonada ekimena antolatzeko.
Potxuak Martxanek azaldu duenez, aurreko agintaldian udalaren baimenagaz, hondartzako paretean egin zuten horma irudia, baina orain, udalak “ezelako abisurik barik” ezabatu duela salatu dute. “Arrazoi paisajistikoak argudiatu dituzte, eta dauden beste mural denak ez ezabatzeko arrazoia ekonomikoa dela azaldu dute, ez dagoela dirudik besteak ezabatzeko”.
Lekeitioko hondartzan zegoen Potxuak Martxanen horma irudia.
Udalak erakutsitako jarrera, eta aurretik ere jasandako beste jarrera ez egoki batzuek bultzatuta, Potxuak Martxan taldeak Lekeitikoko
Berdintasun Batzordea uztea erabaki du. Lekeitioko emakume taldeak bost urtez parte hartu du udaleko Berdintasun Batzordean, Bildu agintean zegoela hasi eta EAJgaz jarritu dute. Azken batzarra ekainaren 3an izan zutela aitatu dute, baina, orduen ere ez zieten eman horma irudia ezabatuko zutenaren jakinarazpenik.
Batzordetik kanpo ere, herriarentzako eta batez ere
emakumeen alde lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.