Gatiburen abesti berriak jarriko dio doinua Patxo Telleriaren 'Igelak' filmari
Gatibukoak disko berria ari dira grabatzen Mungiako Muxikon estudioan. Disko berria Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Abesti berria Donostian aurkeztu dute, bideoklipagaz bateraIgelak filmarentzako egin duten soinu-banda eta bideoklipa aurkeztu ditu Ga...
Gatibukoak disko berria ari dira grabatzen Mungiako Muxikon estudioan. Disko berria Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Abesti berria Donostian aurkeztu dute, bideoklipagaz batera
Igelak filmarentzako egin duten soinu-banda eta bideoklipa aurkeztu ditu Gatibu taldeak, Donostian. Gernikarrekin batera, Patxo Telleria zuzendaria eta pelikulako aktoreak ere izan ziren.«Telleriagaz harremana dugu, eta berak pelikularen gaia azaldu zigun, honen inguruan abesti bat egiteko eskaeragaz; guk proposamen bat egin genion, eta ukitu batzuk eman ondoren abesti hau irten zen», azaldu du Alex Sardui Gatiburen abeslariak.
Horretaz gain, egun hauetan Gatibukoak Mungiako Muxikon estudioan disko berria grabatzen ari direla jakinarazi dute. Durangoko liburu eta disko azokarako prest izango dutela azaldu du Sarduik.
«Zazpi abesti izango ditu, Igelak barne eta Gatibun forma izango du; sorpresa eta berriztasun batzuk ere egongo dira». Momentuz estudioan sartuta daudela adierazi du, grabaketa prozesuan murgilduta eta «kaña» sartzen.
Euskal pelikula
Igelak datorren abenduaren 2an ailegatuko da zinema aretoetara, baina, lehenago, 64. Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute. Pelikulako aktoreei dagokienez, Gorka Otxoak, Miren Gaztañagak, Josean Bengoetxeak, Gurutze Beitiak, Mikel Losadak eta Itziar Ituñok hartu dute parte bertan.
Filmean euskal musikari ezagun askok parte hartu dute: Ainhoa Arteta, Xabi Solano (Esne Beltza), Gose, Francis (Doctor Deseo), Natxo de Felipe, Oreka Tx eta Gatibu. Esan bezala, azken horrek egin du filmaren soinu-banda.
Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada eta Itziar Ituño dira filmeko aktoreetako batzuk.