Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi duenez, duela 14.000 urtekoa izan daitekeen grabatu multzo bat aurkitu dute Lekeitioko Armintxe koban (Larrotegi eta Aldamiz kaleen artean). Adituen berbak aipatuz, Rementeriak esan du Iberiar penintsula osoan inoiz aurki duten grabatu multzo “paregabeena eta esanguratsuena” izan daiteke. “Paleolito garaiko arte erakusgarria den benetako santutegi bat aurkitu dugu Lekeition”, gaineratu du Rementeriak.
Zehatz esateko, Paleolito garaiko 50 grabatu inguru aukitu ditutze; horietatik 30 inguru animalien irudiak dira. Horien artean, lehoi bat ere badago, gutxienez. Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko ondareraren zerbitzuburuak azaldu duenez, lehoiak izan daitezkeen beste bi grabatu ere badira multzoaren barruan. Zaldiak (18 irudi), bisonteak (2), ahuntzak eta bestelako animalien grabatuak osatzen dute grabatu multzoa; oraindik zehaztu gabe dauden lau hankako animalien lau irudi ere badaude. “Leize hau duela 14.500 urteko artearen berrikuntza ikonografikoen adibide argia da”, dio Iturbek.
Orain arte inon aurkitu ez diren lerro eta zirkulu erdiko ikurrak daude Armintxen. “Madeleine garaiko arte abstraktua irudikatzen dute horiek”
Era berean, grabatu multzoan zeinu klabiformeak ere aurkitu dituzte Armintxe koban. Iturberen esanetan, halako zeinurik ez dute inguru honetan aurkitu orain arte; Frantziako Pirinioan aurkitu izan diren zeinuak direla gaineratu du. Hori dela eta, sakontzeko teoria bat badagoela esan du Iturbek: “Bertoko eta Frantziako komunitateen artean hartu-emanak egon zirela pentsa daiteke, eta kultura elkarri kutsatu ziotela. Beste arlo batzuetan hartu-emanak izan zituzten ala ez ere aztertzeko dago oraindik”.
Berrikuntzak. Armintxeko irudietan, gainera, orain arte bilatu ez diren lerro eta zirkulu erdiko ikurrak daude. “Madeleine garaiko arte abstraktua irudikatzen dute horiek”.
Ondarearen zerbitzuburu Andoni Iturbek ere azalpenak eman ditu
Grabatuak egiterakoan erabilitako teknika izugarria ere azpimarratu du Iturbek, eta animali zein figuren kalitatea ezin hobea dela: “Koadro baten aurrean gaudela ematen du, pintura baten aurrean”.
Armintzako koba fosilduta dago, eta adituen ustez, hori izan zitekeen grabatuak egiteko teknika berezia erabiltzeko arrazoia
Cesar Gonzalez arkeologian katedradunak, bestalde, Paleolito garaiko tekniken adaptazio ezin hobea aipatu du, aurkitutako grabatu multzoan. Armintzako koba fosilduta dagoela azaldu du, eta berezia dela. Haren ustez, hori izan zitekeen grabatuak egiteko teknika berezia erabiltzeko arrazoia, hormetako kareharria ezegonkorragoa zelako. Gonzalezek azaldu duenez, grabatuek marra zabalagoak, handiagoak dituzte, eta irudien tamaina ere handia da; zaldiaren dimentsioak aipatu ditu, metro eta erdiko luzera izan dezakeela nabarmenduz.
Adituek oraindik ere koba barruan lanean jarraitzen dutela gaineratu dute.”Baliteke aurkikuntza honetan ere figura gehiago agertzea”.
Herritarrek Armintxako koba ezingo dutela bisitatu esan dute aldundiko ordezkariek. Dena dela, teknologia berriei esker, herritarrek kobako aurkikuntzak ezagutu ahalko dituztela gaineratu dute
Grabatuen panel nagusia aurkitu den lekua orain arte “zapaldugabea” edo “birjina” dela gaineratu dute. Beraz, ikerketarako potentzialak interes handia piztu duela diote. “Ia segurtasun osoz esan daiteke panel nagusia dagoen kobazuloko barrunbearen hondoko lurra duela 14.000 urtetik hona inork ez duela zapaldu eta, seguru asko, Paleolitoko garai hartan grabatuak egin zituen/zituzten pertsonaren edo pertsonen arrastoak ere aztertzeko aukera izango dugu.
Koba ezingo da bisitatu. Irisgarritasunari dagokionez, barrunbeak zailtasun handiko sarbideak dituela esan dute. “Eremua zaintzea da irizpide nagusia. Beraz, ez da jendaurrean zabalduko”. Dena dela, teknologia berriei esker, herritarrek leizearen aberastasunagaz gozatu ahalko dutela aurreratu dute.
Unai Rementeria: Bizkaiaren ezaguerarako, aurtengo urtea historikoa izan da
Halaber, aurkikuntza Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondare Zerbitzuak 2004 amaieran eta 2005. urte hasieran sustatutako ikerketa lerro baten barruan kokatzen dira. Eta aurkikuntzan Gernika-Lumoko ADES espeleologia taldeak eta Kortezubiko AGIRI arkeologia taldeak ere lagundu dutela azpimarratu dute.
2016: “urte historikoa”. Rementeriak gaineratu du aurtengo urtea Bizkaiaren ezaguerarako urte historikoa bilakatzen ari dela. Alde batetik, aurten, Santimamiñeko margoen eta aztarnak aurkitu zirela 100 urte betetzen dira. “Maiatzean ezagutzera eman genuen Berriatuko Atxurra kobako 70 margo eta grabatuak ere gogora arazi behar ditugu. Urte hau ikaragarria izan da benetan.”
[BIDEOA]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.