Bizi-bizi eta sormena lau haizetara zabalduaz hasi da aurtengo Literatur Amuak jaialdia. Lehenengo jardunaldiko proposamenak, hain zuzen ere, hainbat sari banaketagaz hasi dituzte.
Hasteko, IV. Ipuin rally-ko sariak banatu dituzte Kofradia Zaharreko bigarren solairuko areto nagusian. Jende asko batu da ekitaldian, eta herriko ikastetxeetako idazle gazteek pozik jaso dituzte banaka edo taldean irabazitako sariak.
Jarraian, herriko sortzaileen txanda etorri da. Nahia Iparragirre eta Eneritz Zeberio dantzariek Aharitopeka ikuskizuna estreinatu dute. Gorputz espresioa izan da oholtza gaineko protagonista, eta ikuskizunaren izenak agertzen duen modura, ahari jokoa irudikatu dute, musikak eta argiek lagunduta.
Azkenik, Augustin Zubikarai nobela bekako irabazleekin solasean aritzeko aukera egon da. Joxemari Urteagak, esate baterako, Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarra elkarrizketatu du, eta 33 ezkil liburuaren inguruan sakon aritzeko aukera izan dute.
Aharitopeka ikuskuskizuna
Urteagak liburuko hainbat pasarte irakurri ditu, eta Gorrotxategiri sorkuntza prozesuari, pertsonaiei edota liburuari buruzko hainbat galdera egin dizkio.
Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak, bestalde, Katixa Agirre Augustin Zubikarai nobela bekako azken irabazlea elkarrizketatzeko aukera izan du. Agirrek ezin izan du gaur ekitaldian egon, baina bere erantzunak bideo batean utzi ditu grabatuta. Mendigurenek, besteak beste, liburuaren gaia zergatik aukeratu duen galdetu dio.
Ipuin rally-ko irabazleak:
LH 5-6
Ander Elordi Laka. Sufrimendua.
Oihane Bilbao Etxebarria eta Laia Landaribar Urrosolo. Ipada leihotik atera zen eguna.
Elaia Goikoetxea Martinez eta Udane Maruri Ardanaz. Istorio gogor bat.
Naroa Zabala Sanchez eta Leire Bedialauneta Arrizabalaga. Uxueren istorioa.
Jaitz Julian Alkorta eta Jare Rodriguez Zabala. Gerizpea ilunetan.
Manex Ortega Bengoetxea eta Aritza Perez Elu. Ahots isilak.
DBH 3-4
Nahia Badiola Solabarrieta. Hegaztien hegaldia.
Iratxe Iriondo Arrieta. Ez naiz horrelakoa.
Ainhoa Ferreira Arriola eta Priscila Asiama Anyangma. Golpeak eta malkoak.
Olaia Gonzalez Maruri eta Izaro Lopez Garcia. Ur tarteko ametsak.
Oihane Fernandez Beitia eta Eneritz Solabarrieta Badiola. Aluzinazioa ala errealitatea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.