Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Susa argitaletxearen eskutik egun batzuk barru argitaratuko duen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriaren aurrerapena eskaini du gaur [azaroak 1], V. Literatur Amuak jaialdiari bukaera emateko.
Kofradia Zaharreko areto nagusia jendez bete-bete egin da Uriberen hirugarren lanaren aurrerapena entzuteko. Horien artean izan dira liburuko protagonisten senitartekoak ere. Lehenengo lerroan eserita egon dira, besteak beste, Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren seme-alabak (Ikerne, Txomin eta Patxi), eta baita Karmele Urrestiren ilobak ere.
Oier Urkiza gaurko aurkezpenean tronpeta jotzen
Eneritz Basurko udal euskara zinegotziak eman dio ekitaldiari hasiera, eta nabarmendu duenez, aurrerapena Literatur Amuak jaialdiaren barruan egitea “ohore handia” izan da.
Jarraian, Oier Urkiza musikariak Agur jaunak jo du tronpetagaz; garai batean Txomin Letamendi liburuko protagonistetako batek egin zuen modura gogoratuz. Kirmen Uribek azaldu duenez, pieza bera jo zuen Letamendik 1937ko ekainean Bilbo faxisten esku geratzear zela.
Egiazko familia baten bizipenak. Uribek, hain zuzen ere, egiazko familia baten oinarrituta idatzi du azken liburua, eta bertan, Euskal Herriaren historia garaikidearen zati bat jaso du. Eleberriak Urresti-Letamendi familiaren bizitza kontatzen baldin badu ere, herri batena izan zitekeela ere azpimarratu du.
Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren senitartekoak. Ezkerretik eskumara: Ikerne Letamendi, Nekane Bengoetxea, Txomin eta Patxi Letamendi
Aurrerapen gisa eleberriaren kapitulu bat irakurri du idazle ondarrutarrak. Zehatz esanda, laugarren zatiko pasarte bat irakurri du; Karmele Urresti ondarrutarrak Eresoinka talde folklorikoko kidea delarik, Txomin Letamendi Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria Parisen ezagutu zuenekoa gogoratzen duen zatia, hain zuzen.
Ekitaldia xumea baina erabat hunkigarria izan da, eta tartean, Urresti eta Letamendiren seme-alabek ere hartu dute hitza. Liburuko protagonistetako bat da Ikerne Letamendi bikotearen alaba, eta harek ere hitz batzuk esateko aukera izan du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.