Ondarroako Udalari Kamiñaldeko mendi magaleko lanen kostuari aurre egiteko duen
zorpetzeko ahalmena zehazteko eskaria egin die
Bizkaiko Foru Aldundiko eta
Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, gaur [azaroak 9] Bizkaiko Foru Aldundian egindako batzarrean.
Ondarroako Udalak gaurko bileraren ostean diru kontuei aurre egiteko akordio batekin bueltatuko zela uste bazuen ere, oraindik akordiorik barik jarraitzen dutela zehaztu du. Udalaren iritziz prozesua geldo doa eta “aurrerapauso txikiak” eman dira gaurko bileran.
Eusko Jaurlaritzak, gainera,
urtarrila arte ezin izango duela diru ekarpenik egin adierazi die Ondarroako ordezkariei. “Urtarriletik aurrera udalari laguntzeko prest dagoela esan digute; beti ere, Kamiñaldeko lanak ordaintzea udalaren konpetentzia dela gogoan izanda”.
Kamin?aldeko mendi magalean egiten ari diren lanak
Udalak bere aldetik nabarmendu duenez, Kamiñaldeko lanekin
ezin du %100ean zorpetu. “Herrigintzan inbertsio ugari egin behar ditugu Ondarroan, ezin dugu guztia Kamiñaldeko mendian inbertitu”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak batzarra amaitzean. Are gehiago, zorpetze maila altu batek luzera begira herrirako
proiektuak garatzeko ezintasuna ekarriko lukeela, eta hori saihestu behar dela gaineratu du Bedialaunetak.
Kamiñaldeko mendi magalaren inguruan beharrean ari den lantaldeko hiru erakundeek elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu dute, eta hurrengo batzarrerako hitzordua ere ezarri dute.
Hurrengo batzarra azaroaren 30ean egingo da, Ondarroako udaletxean.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA] Atal berezia: Ondarroako lur jausia