Lekeitioko Prehistorian, Erromatar Garaian eta Erdi Aroan murgiltzen lagunduko duten hiru hitzaldi egongo dira zapatu goizean [azaroak 12] Lekeitioko kultur etxean.
Belen Bengoetxea arkeologoak,
Jose Luis Arribas prehistoriatzaile eta Lumentzako indusketa arkeologikoen zuzendariak eta
Ana Martinez Salcedo arkeologoak, herriaren ondare ezberdinen gaineko xehetasunak emango dituzte. Behin herriko historiaz jantzita, bisita gidatua egiteko aukera egongo da arratsaldean.
10:30ean hasiko dira hitzaldiak. Belen Bengoetxeak emango ditu lehen azalpenak Lekeitioko Erdi Aroa eta Aro Modernoa ardatz hartuta. Horrela, azken urteetan Lekeition egin diren indusketa arkeologikoez jardungo du arkeologoak.
Hamobost bat minutuko atsedena hartu ondoren, Jose Luis Arribas prehistoriatzaileak hartuko du hitza, eta Lekeition dauden aztarnategi prehistorikoei buruz hitz egingo du.
Lekeitioko Lumentza kobazuloan aurkitutkao irudiak.
Azkenik, 12:15ak aldera, hasiko da Ana Maria Salcedo arkeologo eta Foruko Herri Erromatarreko indusketen zuzendariaren hitzaldia, eta Lekeitioko kokaleku erromatarrei buruz hitz egingo du.
Bisita gidatua. Hiru hitzaldiak amaitutakoan hiru adituei
galderak egiteko aukera egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek. Arratsaldean, gainera, goizeko hitzaldian aitatutako eta mantendu diren historiako giltzarriak bertatik bertara ikusteko aukera egongo da
bisita gidatuaren bidez.
Bisitarako elkargunea Lekeitioko
plaza izango da eta ordua
16:00ak. Parte hartu nahi duenak bertara joatea besterik ez du egin behar, ez da eta, aldez aurreko erreserbarik egin beharko.