Urtero modura, Santi Brouarden hilketaren urteurrena gogoan izan dute bere jaioterrian. Krabelin gorriak eskuetan hartuta, pilaratik hilerrirainoko bidea egin zuten herritarrek atzo [azaroak 20] 32. urtez, Santi Brouard oroitu eta omenaldi txikia egiteko. Jai eguna izanik, herritar, senide eta lagun ugarik hartu zuten parte
lore eskaintzan.
Juan Bautista Guenaga
Batiz-en bertsoen ondoren, Santi Brouarden alabak, Edurne Brouardek hartu zuen hitza, eta
Egiari Zor Fundazioaren berri eman zuen. Estatuek gidatutako zein Segurtasun Indarrek eragindako heriotza guztiak argitzea du helburu Egiari Zor Fundazioak.
Juan Bautista Guenaga Batiz bertsoak kantatzen, atzo, Lekeitioko hilerrian egindako ekitaldian.
Eusko Gudariak abestu eta krabelinak Brouarden hilobian utzi zituzten amaitzeko.
Manifestazioa Bilbon. Beste alde batetik, manifestazioa egin zuten zapatuan [azaroak 19] Bilbon, Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratzeko. Bi buruzagi abertzaleak «gatazkari konponbidea eman nahian» aritu zirelako hil zituztela adierazi zuen Sortuko eledun Arkaitz Rodriguezek.
Atzo, berriz,
omenaldiak egin zieten Ametzolako parkean eta Rekalde plazan. Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren senideek “gatazkaren biktima guztiei” entzuteko eskatu zieten erakundeei, eta errelatoaren inguruko “erasoaldi” bat dagoela eta duten helburua “bertsio ofiziala eta errelato bakarra inposatzea” dela salatu zuten.
Familiek “egia exijitzen” jarraituko dutela azpimarratu zuten.