Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da azaroaren 25a, eta beste urte batez, herritarrak kalera aterako dira jendartean errotuta dagoen arazo hori salatu, eta indarkeria matxista desagertzea aldarrikatzeko.
Herriz herri elkarretaratzeak deitu dituzte, tokian tokiko udalek zein elkarteek. Horregaz batera, datozen egunetan bertoko zenbait udaletan Azaroaren 25aren inguruko adierazpenak edota mozioak onartuko dituzte aho batez ohiko edo ez ohiko osoko bilkuretan.
HONEKIN LOTUTA: Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arretarako koordinazio protokoloaren sinaketa