Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, Kaleandin gazte batzuek duten lokalean gertatu da sutea; sofa batek su hartu du. Ondarroako Udaltzaingoak esandakoaren arabera, sutea 11:30ak aldera izan da; suhiltzaileak 11:45ak aldera ailegatu dira eta 12:30erako sutea itzalita zegoela jakitera eman dute. Dirudienez,
piztuta zegoen zigarro punta batek sortu du sua.
Jakitera eman dutenez, zauriturik ez da egon. Halaber, itxura baten inguruko eraikinak ez direla kaltetu esan dute. “Dena dela, astelehenean [abenduak 19] udal teknikaria ikuskatzera joango da. Ordura arte lokala itxita egongo da”.
Gazte batzuk, sutea gertatu den lokalaren parean. Argazkia: WhatsApp.
Suteak eragindako kea, Txomin Agirre kaletik ikusita.