Berriatuko umeentzako jolas parkea, irudietan
Berriatuko Mendibarren frontoia kolorez eta umez bete da gaur. Izan ere, umeentzako puzgarrien parkea egon da goizez eta arratsaldez (12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara). Eta herriko umeez gain, inguruko herrietako hainbat familia ere joan dira.
Oro har, adin tarte ezberdinetako umeentzkao askotariko puzgarriak egon dira. Gainera, marrazketarako txokoa ere egon da, bai eta salto-saltoka ibiltzeko jolasa ere.