Gazteak kalean behar dituzte
Tolosako bost gazteri 20 urteko kartzela zigorra eskatzen dietela eta, Gazteak Kalean jaialdia egin dute Ondarroako Gaztetxean. Gaiaren inguruko hitzaldia egin dute hainbat gaztek, eta bazkaritan batu dira ostean.Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta,...
Tolosako bost gazteri 20 urteko kartzela zigorra eskatzen dietela eta, Gazteak Kalean jaialdia egin dute Ondarroako Gaztetxean. Gaiaren inguruko hitzaldia egin dute hainbat gaztek, eta bazkaritan batu dira ostean.
Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, Tolosako gazteei elkartasuna adierazteko Kalean Eguna ospatu zuten zapatuan, Gaztetxean.Goizean hitzaldia eduki zuten, eta hori luzatu egin zela eta, gazte poteoa beranduango hasi zuten, bai eta bazkaria ere. Guztira, 30 gazte inguru batu ziren bazkaltzen. Eta ostean, Anek eta Norak kantaldia eskaini zuten. Gaueko kontzertuek itxi zuten jaia; Oztopo Ibarrako punk taldea eta Parrazta Zumaiako punk taldea igo ziren Gaztetxeko oholtzara.
Tolosako bost gazteri guztira 20 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Eta horren guztiaren harira, Gazteak Kalean plataforma sortu zuten; erantzun kolektibo bat ematea beharrezkotzat jo zuen plataformak.