Ander Txakartegi berriatuarrak 2015eko udaberrian gauzatutako Basamortura Eskuzabal proiektu solidarioaren inguruko hitzaldia eskainiko du eguenean [urtarrilak 12], 19:30ean, Mutrikuko Gaztetxean.
Txakartegirekin batera, Xabat Arrate markina-xemeindarra, IƱigo eta Txomin Bustindui ondarrutarrak eta Eneko Barrota iurretarrak egin zuten proiektu solidarioa. Funtsean, Titan Desert proba egiteaz batera, 6.000 eurotan baloratutako edukiontzia eraman zuten.
Esperientzia polita izan zela esan zuten parte-hartzaileek. Eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeko hainbat hitzaldi eskaini izan dituzte. Hitzaldian, gainera, proiektuaren ikus-entzunezkoa proiektatzen dute (Ametsak haretzan), eta Txakartegik bizitzako esperientzia aurrez aurre kontatzen die herritarrei.
Helmugak proiektua. Aurten, gainera, Txakartegik eta Arratek beste proiektu solidario bat gauzatuko dute: Helmugak EuSport. Eta proiektu horretan parte hartuko dute baita ere Zigor Iturrietak, Kokili Lertxundik eta Txomin Aranak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.