Atzo [urtarrilak 16] hasi zen
El conquistador del fin del mundo telebista saio ezaguneko hamahirugarren denboraldia. 36 parte-hartzailek hasi dute aurten abentura eta horien artean Lea-Artibaiko bi herritar aukeratu dituzte: Nerea Badiola Agirre ondarrutarra eta Ipar Arrinda Letona lekeitiarra.
Lehiakideak hiru taldetan banatu dituzte, eta Badiolak eta Arrindak, hain zuzen ere, talde berean hasi dute abentura; Puyii (marrazo gorria) talde gorriko lehiakideak dira, eta Erku –iazko abenturaren irabazlea– kapitainaren esanetara ariko dira.
Reality-ko lehiakideei dagokienez, Badiola ondarrutarra da, eta 22 ditu. Kirol zaletasun handia du –arraunlaria da– eta Laborategiko ikaslea da. Badiolak, berezitasun modura, bikotean parte hartuko du telebista saioan, Unai Salegi bere bikotekideagaz batera. Arrinda lekeitiarrak, bestalde, 37 urte ditu, eta lanbidez, ardien ile moztaile profesionala da. Lekeitiarrarentzat, gainera, ez da telebistan izango duen lehen esperientzia. Beste hainbat programatan ere parte hartu du:
Nor bere saltsan edo
Atrapame si puedes ETB-ko saioetan, besteak beste.
Beste alde batetik,
Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak Gaztea irrati kateko
Gaztea Box saioko esatariak
El conquis del Caribe eztabaida saioan parte hartuko du. Kazetari eta aktore ondarrutarrak sare sozialen berri emango du. Etxebarriagaz batera ariko da bere lankide Joseina Etxeberria. Azken horrek musika jarriko du.
Kolonbian grabatu dute
El conquis del Caribe saioa, ohiko lehiaketa dinamikagaz, eta Joxan Goñi programako zuzendariak nabarmendu duenez, aurtengo saioa “oso berezia” izango da. Batez ere, Karibean izan duten klima baldintza gogorrengatik.