'Erdibana' antzezlana ikusi ahalko da gaur, Ikusgarrin
Gaurko antzezlana Lekeitioko Ikusgarrik urte osorako prestatutako programazioko lehenengo kultur ekintza izango da. Komedia 20:30ean hasiko daJose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktore euskaldunak Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoko oholtzara igoko dir...
Gaurko antzezlana Lekeitioko Ikusgarrik urte osorako prestatutako programazioko lehenengo kultur ekintza izango da. Komedia 20:30ean hasiko da
Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktore euskaldunak Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoko oholtzara igoko dira gaur Erdibana komedia antzezteko. Ikuskizuna Ikusgarrik 2017rako prestatutako urte osoko programazioko lehenengo kultur ekintza izango da. Sarrerak salgai daude, kultur etxean eta Traolan, 10 eurotan.Antzezlana enbolia eta gripeak jota, hiltzeko batere asmorik gabe eta bi seme dituen ama baten inguruan kokatzen da. Semeetako batek burusoil geratzen ari den emakume berekoia du. Beste semeak ama zaintzen duamaren kargu, bainatu,orraztu eta ia akabatzen duena (ama enboliaduna).
Jehova testigu bat ere agertzen da obran. Hori ama bisitatzera joaten da.
Amari bultzadatxo bat eman nahian, amaigabeko gau batean ezkutuan gordetako sekretuak bistaratu eta bestelako gauzak gertatzen dira