Hotzari eta izotzari aurre egin diete San Anton jaietako gaurko [urtarrilak 21] lehenengo ekintzari. Markina-xemeindarrak ez eze, Etxebarria, Ondarroa, Erandio, Kortezubi, Ordizia eta Elorrioko korrikalariak bildu ditu, besteak beste, I. Kalamuako jaitsierak. Hasierako metroetan izotza aurkitu dute, eta erorikoren bat edo beste ere izan da 4 kilometro inguruko ibilbidean; ezer aitagarririk ez, dena dela.
12:00etan atera da lehen parte hartzailea, eta minututik minutura atera dira gainerako 22ak. Ibilbidean eta helmuga parean –frontoiaren parean– txalo eta animoak jaso dituzte. Gizonezkoen podiumaren gorenera Joseba Plaza auzotarra –11:59– eta Mayi Mujika –14:28– elgoibartarra igo dira. Mutilen podiuma Lander Balsera etxebarritarrak –12:51– eta Javier Goitia gernikarrak osatu dute –12:51–. Ehunekoek erabaki dute 2. eta 3. postua. Emakumezkoen podiumean bigarrena Garazi Sampedro atxondoarra izan da –15:42–, eta Bidane Baskaran auzotara izan da hirugarrena –17:01–.
Barinagako jai batzordeko kideak pozik azaldu dira parte hartzaile kopuruagaz eta probaren joan-etorriagaz, eta datorren urtean oraindik ere hobeto egingo dutela esan dute. Txapelak eta oroigarriak banatu aurretik, zerbait jateko eta edateko aukera eskaini diete antolatzaileek auzoan bildu direnei. Amaieran, gazta eta pastelak zozkatu dituzte korrikalarien artean.
Briska eta mus txapelketak eta bertso afaria ere eskainiko ditu gaurko egunak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.