Munitibarren eta Mendexan gutxieneko sinadurak lortu dituzte
140 mendexarrek eta 150 munitibartarrek atxikimendua agertu diote erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketari. Hilabete honetan sinadurak batzen jarraituko dutela esan duteMaiatzaren 7an erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa egiteko gutxi...
140 mendexarrek eta 150 munitibartarrek atxikimendua agertu diote erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketari. Hilabete honetan sinadurak batzen jarraituko dutela esan dute
Maiatzaren 7an erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa egiteko gutxieneko sinadurak lortu dituzte Mendexan eta Munitibarren. Ahalik eta sinadura gehien bildu asmoz, herritarren babesa lortzeko zereginean jarraituko dute hileon.Sanbizente jaien bi asteburuetan 125 munitibartarren sinadurak batu dituzte, eta hileon auzoz auzo ariko dira atxikimenduak jasotzen. Ahalik-eta babes handiena lortu gura dute, horrek kontsulta egunerako parte hartze handiagoa bermatuko duela iritzita. Edozein informazio edo azalpen argitzeko telefono zenbaki bat jarri dute: 646 52 57 73.
Erabakitzearen aldeko konpromisoa irudikatu zuten domekan herriko plazan ateratatako argazkiagaz. Jai giroan elkartuta, kopaua izan zuten galdeketa egiteko beharrezkoak diren sinadurak badituztela ospatzeko.
Era berean, 140 herritarren atxikimendua lortu dute Mendexan. Udalerriko Gure Esku Dago-ren kideek esan dutenez, gutxieneko kopurua hirukoiztea dute helburu: «Gutxi falta zaigu, eta lortzea espero dugu. Herritarren erantzunagaz pozik gaude».
Domekan herriko plazan egongo dira sinadurak batzen, 11:30etatik 14:00etara. «Etorri ezin dutenen etxeetara joateko prest gaude. Orain arte sinatu ez dutenak guregana etorri edota deitu gaitzatela». 615 70 55 49 telefonora deitu behar da.
Hitzaldia Ondarroan
Bestalde, Dimako, Debagoieneko eta Goierriko esperientziak ezagutuko dituzte Ondarroako Beikozinin astelehenean hilak 6. 18:30erako jarri du ordua Gure Esku Dago-k.