Ondarroako udal iturriek nabarmendu dutenez, egunotan Bizkaiko Foru Aldundiko topografoa Plaiko Zubian datu bilketa egiten ari da. Eta topografoari beharra errazteko, beragaz batera lanean ari dira udaleko brigadako beharginak ere.
Besteak beste, zubiaren igarobideko hainbat egur mugitu dituzte brigadakoek, azpiko egitura ikuskatzeko eta neurketak egiteko. “Bizkaiko Foru Aldundiko topografoak zubiko hainbat egitura eta material mugitzeko laguntza eskatu dio udalari. Hori dela eta, brigadako beharginak zeregin horretan ibili dira egunotan”.
Udalak gaineratu duenez, datu bilketa burututakoan datuak aztertu, eta zubia konpontzeko proiektua landuko dute Aldundiko teknikariek.
Plaiko Zubian neurketak egiten