Larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak
bi eraso jasan ditu 24 orduan Madrilgo (Espainia) Alcala Mecoko espetxean, eta horri erantzun nahian,
domekan [otsailak 12], 13:00etan, manifestazioa egingo da Ondarroan. Iparra Galdu Baik, Sortu, LAB, Ernai, Garraxika, Etxerat eta Danak Etxea! taldeek egin dute eskualde mailako manifestaziorako deia. Sare herritarrak ere, antolatu ahal dituen ekimenetan parte hartzeko deia egin du.
Berandu baino lehen, Ibon etxera! lelopean egingo den protesta, Alamedatik hasita.
Preso ondarrutarrak bizi duen muturreko egoeraren harira, batzar zabala egin zuten atzo [otsaila 8], Ondarroako Kofradian. Iparra Galdu Baik plataformako ordezkariek azaldu dutenez, atzoko batzarrak
erantzun oso ona eduki du, eta herriko hainbat talde eragilek parte hartu zuten.
Batu ziren
eragileen ordezkarien artean lantaldea eratu da, Iparragirreri babesa eman, eta unean uneko ekintzak dinamizatu eta antolatzeko. Gutxienez, astean behin batzea adostu du. Martitzenero jarri dute hitzordua.