Beste hainbat herrietan modura, Berriatuan ere gaur [otsailak 26] ospatu dituzte inauteriak. Eguerdian poteo mozorrotua egin dute Mauxitxa txarangak alaituta, eta herri bazkaria egin eta gero, mozorro desfilea egin dute Mendibarren frontoian.
Lehendabizi, banakako eta talde txikien arteko desfileak egin dituzte herritarrek. Guztira zortzi taldek eman dute izena. Batzuek astiro egin dute ibilbidea, eta beste batzuek, ostera, ziztu bizian egin dute frontoiko osteratxoa. Gerokoan, berriz, kuadrilla handiagoen txanda etorri da. Lau talde animatu dira frontoian dantzan egitera.
Era guztietako mozorroak eta koreografiak ikusi ahal izan dira kalejiretan, eta onenek saria jaso dute. Ume mailan, Egoiren mozorroa izan da onena, eta desfile onena, berriz, Aiertena. Nagusi mailan, bestalde, mozorro onena Txirri eta Mirrirena izan da, eta desfile onena, Humberto Zirkuarena izan da. Sari banaketa eta gero, txokolate janean batu dira herritarrak.
HONEKIN LOTUTA: Inauterietako orrialde orokorra
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.