Markina-Xemeinen gaur [otsailak 26] ospatu dute inauterietako egun handia. Herritarrak hilabeteetan sekretupean gordetako mozorroak soinean atera dira kalera, eta giro ederra nagusi izan da nonahi.
Gaur, gainera, inauterietako berritasunetako bat ikusteko aukera egon da zelaian. Antzar jokoa egin ordez, zaldi zinta jokoa egin dute estreinako. Bost parte hartzaile animatu dira zaldi eta behor gainean trosta bizian joanda zintak hartzera. Zaldi gainean joan direnek abilezia handia erakutsi behar izan dute zintak hartzerako orduan. Sari nagusia Iñaki Armaolea Antxi-k lortu du. Cadillac bere zaldiaren gainean joanda hamahiru zinta lortu ditu. Bigarren eta hirugarren postuak Eider Guenagak ta Aitor Uberuagak lortu dituzte, hurrenez hurren.
Zinta jokoa amaitutakoan, berriz, Zerutxu dantza taldeko kideek inauterietako Zaragi dantza egin dute kalerik kale. Eurekin batera ibili da hartza pareko guztiak beldurtzen. Eguerdian, bestalde, herriko kuadrillak kalejiran atera dira txarangagaz batera. Ohiko mozorroez gainera, irudimena edarto landu dute kuadrilek janzkera bereziak kaleratzeko. Mamu ehiztariak, danborradako kideak, globo bidaiariak, euri tantak, ezkon aurreko agur festa… Era guztietako pertsonaiek alaitu dituzte kaleak.
MOZORRORIK ONENAK
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.