Zehatz esateko, Tarineko musikariek bi saio eskainiko dituzte bariku goizean [martxoak 3] Galdakao-Usansoloko ospitalean. Ekintza Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatuta dago.
Bosgarren urtez egingo dute ekintza solidarioa Tarinekoek. «Urtero bezala, gogotsu goaz eta espero dugu entzuleek ere ekintza solidario honegaz gozatzea», azaldu dute.
Ekintzagaz, Tarinekoek musikaren laguntzagaz ospitalean daudenen «bihotzak poztu» nahi dituzte. Eta horretarako, eskainiko duten errepertorioa ere zabala izango dela aurreratu dute. «Denetariko piezak eskainiko dizkiegu».
Tarineko musikariak, Galdakao-Usansoloko ospitalean, iaz. Argazkia: Tarine