Koaxik bertan behera laga du ekainaren 3ko triatloi herrikoia
Egun horretan beste proba batzuk ere egingo direla eta, trafiko delegaritzak proba egunez aldatzeko esan badiete ere, ekintza bertan behera utzi dute, «momentuz»Ondarroako Koaxi triatloi taldeak ekainaren 3rako programatuta zeukan triatloi herrikoia ...
Egun horretan beste proba batzuk ere egingo direla eta, trafiko delegaritzak proba egunez aldatzeko esan badiete ere, ekintza bertan behera utzi dute, «momentuz»
Ondarroako Koaxi triatloi taldeak ekainaren 3rako programatuta zeukan triatloi herrikoia bertan behera geratu da. Taldeko kideek jakitera eman dutenez, Bizkaiko Trafiko Delegaritzak jakinarazi diete egun horretarako beste proba batzuk daudela antolatuta, eta ezin direla guztietara ailegatu.Trafiko delegaritzakoek proba astebete aurreratzeko edo atzeratzeko aukera eskaini badiete ere, data horietan beste ekintza batzuk ere badaudela eta, momentuz bertan behera lagatzea erabaki dute. «Pentsatzen egon ginen zirkuitua aldatzea, beste data bat zehaztea… Baina, noski, hor ere faktore asko eduki behar dira kontuan. Ondorioz, momentuz, ekainaren 3an Ondarroan ez da triatloirik egingo».
Atsekabea
Dena dela, horrek ez du esan nahi Koaxik antolatzen duen proba ospetsua aurten egingo ez denik; taldeko kideak beste aukera batzuk aztertzen ari dira.
Egoera horren aurrean, Koaxikoek hartutako erabakia «berehala» jakitera eman nahi izan dute. «Badakigu kirolari batzuk beste proba batzuetan ez dutela izenik eman Ondarroakoan parte hartu nahi zutelako. Eta horiek beste proba horietan izena emateko aukera edukitzeko jakira eman dugu gure erabakia».
Gertaerak gertaera, asko izan dira albistea atsekabez hartu dutenak, antolatzaileak barne.