Goizetik hasi zen girotzen Mutriku. Urtero bezala, 22. Berdel Egunak jai handia ekarri zuen herrira, eta asko izan ziren berdela dastatu eta giroan parte hartzera animatu ziren mutrikuar eta inguruko herrietako bisitariak. Kirolak eta musikak animatu du goiza, arratsaldean berriz, berdel pintxo dastaketa izan da protagonista.
Udalaren balorazioa. Mutrikuko Udalak jaiaren balorazio ona egin du. Dena dela, aurreko urteetan eguraldi hobea egin izan duenez, moilan jende gehiago batu izan dela esan dute. “Aterpe bezala erabiltzeko karpak bagenituen, baina haizea zegoela eta, ez genuen ipini; arriskutsua zen”. Pintxoak ere soberan geratu zirela esan dute; marmitakoa amaitu egin zen. Denaren gainetik, baina, Mutrikuko Udalak boluntarioen lanak eskertu nahi izan dute, beste behin ere. “Berdelarekin batera, egun hau berezia egiten dutenak dira baita ere boluntarioak”.
Eguneko kronika. Aurten ere, berdel pintxo bereziak egon dora aukeran moilan. Kolore, zapore eta usain ezberdinetako mokadutxoek berehala erakarri zituzten dastatzaileak, eta apurka-apurka portua betetzen, eta pintxoak desagertzen joan dira mahaietatik.
Urgain jatetxearen eskutik berdel egosia egon zem, binagreta bereziarekin. Binagreta bereziak berakatza, piper berde eta gorria, azukre ttanttatxoa, olio ona, arrautsa egosia eta piper pikilloa zituela azaldu zuten.
Zumalabe jatetxeak, berriz, berdel pudinga prestatu zuen,
Kai Gain elkarteko Xabier Mendigurenek berdel txatka, eta
San Juan jatetxeak sisakin eta
Kelepario izeneko saltsa sekretuarekin prestatu zituen berdel pintxoak.
Narrupe Elkarteko Mari Jose Arrieta eta Feli Soraluzek ere, bien artean eginda, berdel frijitua prestatu zuten piperradarekin;
Pikua jatetxeak, berriz, berdela berdura eta bexamelarekin egin zuen, eta azkenik, aurten lehenengoz parte hartu duen Kalbarioko
Azkenetxe Ristorantek berdel marinatua egin zuen.
Itsasontzikoek adierazi dutenez, aurten kalitate oneko eta tamaina handiko berdelak harrapatu dituzte, beti bezala, era tradizionalean
Hori nahikoa ez balitz marmitakoa eta berdel errea ere eskaini zituzten. Txartel bategaz bina pintxo edo marmitakoa edo berdel errea jateko aukera izan zuten portuan batutakoek. Gutxi gora-behera 20.000 pintxo, Etxekalte, Ziñua eta Haizabia elkarteek prestatutako 1.000 razio marmitako, eta 5.000 razio berdel erre inguru egon ziren.
Boluntarioak pintxoak zerbitzen.
Hori guztia prestatzeko, aurten,
1.800 kilo berdel erabili dituzte. Mutrikuko Elenita berri itsasontziak ekarritako berdela izan da, hain zuzen ere, aurtengo Berdel Egunean eskaini dutena. Itsasontzikoek adierazi dutenez, aurten
kalitate oneko eta tamaina handiko berdelak harrapatu dituzte, beti bezala, era tradizionalean.
Pintxoak prestatzen eta zerbitzatzen lanean egon dira, urtero bezala,
hainbat eta hainbat boluntario. Batzuk, 22 urte daramatzatenak. Umore on, mimo eta harreta handiarekin lagundu dute Mutrikuko Berdel Eguna, beste behin ere, jai arrakastatsu bat izaten.