Borroka estuagaz amaitu da aurten,
Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. Zapatu arratsaldean [apirilak 22] jokatu zen norgehiagoka Lea-Artibai eskualdean zehar, eta 136 txirrindularik hartu zuten parte Lehendakari Txapelketarako puntuagarria den 23 urtez azpiko elite eta afizionatuen mailako zazpigarren proban.
27. Sabin Foruria Memorialeko irabazle eta antolatzaileak. Argazkilaria: Oihana Sololuze
Euskadi Fundazioko
Mikel Alonso izan zen Markina-Xemeingo Aldaola kaleko helmuga gurutzatzen lehena, beste 40 txirrindularirekin lehian.
Pablo Alonso (Caja Rural-Seguros RGA) eta
Oskar Malatsetxebarria (Eiser-Hirumet) geratu ziren bigarren eta hirugarren postuan, eta taldeen artean Lizarterentzat izan zen lehen saria. Podiumera igotzeagaz gainera,
Oskar Malatsetxebarria munitibartarrak eskualdeko txirrindulari onenaren saria ere eraman zuen.
27. Sabin Foruria Memorialeko podiuma. Argazkilaria: Oihana Sololuze
Lasterketa polita izan zen zapatukoa; ihesaldi ugari egon ziren 104 kilometroko ibilbidean zehar eta 41 txirrindulariko pelotoiak
lehia bizia eskaini zuen helmugako zuzenean.
Lehen bueltatik ahalegindu ziren txirrindulariak ihes egiten. Lau txirrindulari ahalegindu ziren lehen zatian, baina pelotoiak berehala harrapatu zituen, ondoren hamar laguneko taldea saiatu zen ihes egiten, baina horiek ere harrapatu zituen pelotoiak, eta azken bueltan bi taldek egin zuten aurrera. Gizaburu eta Oleta artean alde egin zuen lehenengo 20 txirrindulariko taldeak eta beste 22 txirrindularik, gero. Milloi igotzen batu ziren denak eta taldea luzatu egin zen jaitsieran. Urberuaga inguruan ihes egiteko ahalegin berriak egon ziren, baina pelotoia ez zegoen inori aukerarik emateko prest. Horrela, pelotoi nagusia esprintean sartu zen helmugara.
Guztira,
58 txirrindularik amaitu zuten proba.
SAILKAPENA