Ibon Iparragirreren osasun egoera kartzelagaz ez dela bateragarria esan dute medikuek
Larriki gaixorik dagoen euskal preso ondarrutarraren osasun egoeraz txostena egin dute Osasun Publikoko Barrualdeko Eskualdeko medikuek. Besteak beste, Iparragirreren bizitza “arriskuan” dagoela ohartarazi dute.
Nahia Aia eta Esti Gorostiaga medikuek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean aurkeztu dute gaur [maiatzak 17] txostena. Ohartarazi dutenez, Iparragirrek espetxetik kanpo egon beharko luke behar bezala artatua izateko. Ihes gaitza du presoak, 3C estadioan, hau da, gaixotasun horren estadio aurreratuan. Oso larria da haren egoera, sendaezina.
Medikuek ohartarazi dute gaixotasun mota horrek “inguru afektibo eta familiarra” eskatzen duela, eta espetxean mantentzeak kalte baino ez diola egiten bere egoeran. Gainera, gogoratu dute ezen osasun arloko eta nazioarteko giza eskubideen elkarteek Ihesa duten presoen inguruan emandako gomendioen arabera aske egon behar dutela, behar bezala artatuak izateko.