Rock doinuz beteko du Lekeitioko kontzijopea, zapatu gauean [maiatzak 20],
Burrundada Lekeitioko rock taldeen elkarteak antolatu duen Kontzijope Rock jaialdiak. Hiru talde aterako dira, aurten, jaialdiko agertokira,
22:00etatik aurrera: Bermeoko
OST metal taldea, eta Lekeitioko
SuTanBras eta
Haustura taldeak.
OST 1995eko udan sortutako euskal metal, rock eta trash musika taldea da. Bost diska ditu kalean, eta garai batean Koma, Su ta Gar, Berri Txarrak, Pi L.T., S.A., Latzen, Ktulu edota A.N.I.M.A.L. mailako taldekin partekatu zuten eskenatokia lau bermeotarrek. Kapik (ahotsa eta gitarra), Jonik (bateria), Joni 5-ek (baxua) eta Ikerrek (gitarra) martxa gogorra jarriko diote gauari.
Kontzijope Rock jaialdiko kontzertua. Argazkia: Eneko Zuberogoitia
Lekeitiarren artean ezaguna da, bestalde, herriko Haustura taldea; karteldegia osatzen duen Sutanbras taldea, berriz, espresuki Kontzijope Rock jaialdian jotzeko sortu dutela jakitera eman dute Burrundada elkarteko kideek. Ā«Lekeitioko kultur etxeko lokalean entsegatzen duten talde ezberdinetako lau musikari batu eta taldea osatu dute, eta Su Ta Gar-en bertsioak joko dituzteĀ», aurreratu dute.
Atarian. Kontzertuetako sarrerak
3 euro balioko ditu, baina kontsumizio bat sartzen dela jakitera eman dute antolatzaileek. Sarrerak Kontzijopeko atarian bertan erosi ahalko dira.
Bestalde, aurtengo jaialdiak Iparraldeko Haizeekin bat egiten duela nabarmendu dute, eta kontzertua aukera paregabea dela esan dute, jaialdiari amaiera paregabea emateko.