Ondarroako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri zuten Arrigorri ostatu-jatetxearen parean dauden lau zuhaitzak (txopo bat eta hiru pinu) kenduko zituztela; gaur [maiatzak 24] hasi dira lanean. Zuhaitzen pareko etxean bizi diren bizilagunek HITZAri jakitera eman diotenez, zuhaitzak Arbide pasealekura jausteko arriskuan zeuden, eta horregatik erabaki dute kentzea. Barikura bitartean [maiatzak 26], beraz, errepideko bide bat itxita egongo da, eta langilaek zirkulazioa gidatzen ibiliko dira.
Langileak Arrigorrin, zuhaitzak mozten.