Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, preso ondarrutarrak Madrilgo (Espania) ospitalean jarraitzen du, eguaztenetik. Gaur eguerdian [ekainak 5] Iparragirre ikustera pasa den medikuak esan du sukarrik ez duela eta presoa “ondo” ikusi duela. Medikuak senide bati esandakoaren arabera,
erresonantzia magnetikoa egiteko asmoa ere badaukate, “baina ez dakite noiz”.
Bestalde, Sortuk “beharrezkoak diren kudeaketa guztiak” egiteko eskatu dio Iñigo Urkullu Lehendakariari; “bere agintepean dagoen gune administratiboan betetzen ez diren bizi eskubideak defendatzeko derrigortasuna” duela zehaztu dio Sortuk Lehendakariari. Ibon Iparragirreri ezarritako egoera “estalitako heriotz zigorra” dela salatu dute, eta Lehendakariari eskatu diote “Erresumako Gobernuari exijitu diezaiola presoei buruzko legedia bete dadin”.
Ibon Iparragirre aske uzteko eskatuz eguenean egindako elkarretaratzea.