Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Duela 20 urte desagertu zen Dina Bilbao kirolari eta abenturazale ondarrutarra

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Ondarroa
2017/06/24
1997. urteko ekainaren 24an desagertu zen Karibe itsasoko uretan, Iñigo Ross Iztueta euskal-antiguarragaz batera, Grenadako uhartetik Antiguara itzultzen ari zirela. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen. Bi urte zeramatzan Antiguako irlan bizitzen, eta 36 urte zituen. Erreskate taldeek itsasontziaren zati batzuk aurkitu bazituzten ere, beraien arrastorik ez zuten aurkitu. Bi omenaldi xume bezain hunkigarri egin zizkieten Ondarroako eta Tolosako lagunek, lehena Saturrarango hondartzan, eta biharamunean, Tolosan. Ordutik, lagunak jarri eta zaindutako oroigarri polita dago Akilla gainean, “talaieroen” antzera uneoro itsasoari begira. 1960ko abenduaren 31an jaio zen. Kamiñazpi auzoan igaro zuen bere haurtzaroa. Garai hartako haur guztiek bezala, bere lagunekin ia egun guztian kalean egoten zen sasoian sasoiko jolasetan eta zenbait kiroletan arituz. Pertsona eta lagun ona izateaz gain, lasaia, alaia, hitz jario goxokoa, guztiekin ondo eramaten zena zen. Irrifarre zabalekoa.
Bi omenaldi xume bezain hunkigarri egin zizkieten Ondarroako eta Tolosako lagunek desagerpenaren berri izan bezain laster, eta Zapato Azulean bere omenezko Dinamartxak egiten dira harrez gero
20 bat urte zituela abiatu zen Tolosara bizitzera. Laster bilatu zion bere bizitzari zentzua eta bizimodu berezi bezain ez ohikoan kirola, natura eta abentura uztartu zituen. Beste herrialdeetako ohitura, kultura, hizkuntza eta kezken inguruko jakinminak mundu guztian zehar egin zituen bidaiei eta abenturei zentzua eman zien. Izugarrizko grina zuen bidaiatzeko. Asko ziren egindako bidaiak, bata bestea baino bereziagoak, eta batzuk gogoratzeagatik, Nilo ibaia piraguan jaitsi zuen, Andaman irletan arraunean egin zuen, Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen, izozteko zorian egon zen Kanadako Yukonen, Cabo Nortera joan zen bizikletan, Artikotik Tropikora espedizioan parte hartu zuen.
Dina Bilbao

Dina Bilbao

Ekologista eta feminista. Naturarekiko errespetua eta maitasuna ere azpimarratzekoak ziren bere ezaugarrien artean, eta bere kirolzaletasuna bide, aitzindaria izan zen zenbait kiroletan, besteak beste, iraupeneko eskian, duatloian, udako zein neguko triatloietan, txirrindularitzan eta piraguismoan. Ehun triatloi burutu zituen eta horietako sei Iron Man deiturikoak, gogorrenak, hain zuzen ere. Harro zegoen emakume izateaz eta emakumeen berdintasun alorrean asko egin zuen, bai emakumeen partaidetza erroturik gabe zeuden zenbait kirol modalitateetan zuzenean parte hartuz, eta baita beste emakume asko animatuz eta laguntza eskainiz ere. Zapato Azule. Datorren zapatuan, uztailaren 1ean, beste behin, Dina Bilbao gogoratuz Dinamartxak egingo dira Tolosatik Ondarroara, bizikletaz zein mendiz mendi; igerian egingo duenik ere egongo da; horretan, Mutriku eta Ondarroako Zubi Zaharra lotuko dituzte igerilariek. Jaieguneko ekintzarik hunkigarrienak izango dira beste urte batez.
Dina Bilbao

Bizikleta lasterketa asko egin zituen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.