Guztira, 79 korrialarik hartu zuten parte atzo [uztailak 8] arratsaldean lehiatu zen 16 urtetik gorakoen kros herrikoian. Helmugara iristen lehen gizonezkoa 
Abdelfettah Louajari izan zen (24:46). Abantaila handiagaz sartu zen Louajari Zelaiko helmugan. Lasterketaren hasieratik jarri zen buruan eta aurrean, ia bakarrik egin zituen lasterketaren 7 kilometro eta 800 metroak.

XIX. Atletismo Eguneko kros nagusiko parte hartzaileak.
Lehen emakumea, berriz, 
Samira Ahbouche (29:11) izan zen. Ahbouchek ere abantaila handia atera zien bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren 
Saioa Elaso Delgado (30:46) eta I
nmakulada Ruiz Teran  (31:29) beteranoei.
Gizonezkoen podiuma 
Othman Bougader (25:39) eta 
Gontzal Bilbao Perez bilbotarrak (28:29) osatu zuten.
Herriko lehen emakume eta gizonezkoak ere eduki zuten saria. 
Lide Azkue Iruretagoiena eta 
Iñigo Perez Pazos izan ziren herriko lehenengoak.
Bestalde, urtero modura, Fortunato Vencedor 87 urteko korrikalariak ere parte hartu zuen Markina-Xemeingo proban. Txalo artean eta herriko umeez lagunduta heldu zen helmugara.
KROS NAGUSIA SAILKAPENA
Atleta helduez gain, gazteak ere izan ziren atzo ospatu zen XIX. Atletismo Eguneko protagonistak. Denetara, txupete, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien mailetako 
106 korrikalarik hartu zuten parte Zelaiaren beheko partean egin ziren abiadura probetan. 60, 80, 300 eta 600 metrotako lasterketak eta erreleboak egin zituzten hasteko, eta pisu jaurtiketa egon zen, ondoren, berdegunean.
Abiadura probak amaituta lehiatu zen kros txikia, eta ondoren, helduen herri krosa. 
Izaro Aranburu aulestiarra eta
 Jonan Bilbao markina-Xemeindarra izan ziren kros txikiko irabazleak.
ABIADURA PROBETAKO ETA KROS TXIKIKO EMAITZAK
Omenaldia. Kros txiki eta nagusien sariak banatu orduko, urte askotan Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko entrenatzaile izan diren 
Jose Luis Mugartegi eta 
Gabriel Telleria omendu zituzten. Egindako lana eta atletismoaren inguruan herrian sortu duten ilusio eta zaletasuna eskertu zieten. Bertso, opari eta txaloak jaso zituzten euren ikasle, guraso eta taldeko kideengandik.