Lekeitioko Antzar Eguna, urtero bezain girotsua
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Itxaropena txistularien laguntzagaz heldu da Antzar Batzordea kioskoraino, antzar jaian parte hartuko duten potinen zozketarako. 83 potin zeuden izena emanda, baina zozketan bertan jakitera eman dutenez, kuadrilla batek arazoak izan ditu ontziagaz, eta beraz, 82 potin abiatu dira aurten antzarraren lepoaren bila; lekeitiarrak 58 izan dira, Lea-Artibaikoak 3 eta kanpotarrak 21. Horietatik guztietatik, 36 potinek Antzartek-egaz egin dute jokoa (polimerozkoa), eta 47 potinek antzar naturala aukeratu dute.[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Antzar Jokoa 16:00etan hasi da; Isuntzako neskek eman diote hasiera. Irabazlea Titadine izeneko potineko Egoitz Murelaga harrapatzailea izan da, kokotagaz bost altzada eginda (300 euro eta txapela). Kokot barik altzada gehien egin dituena Euli-beltz potineko Antton Bizkarra harrapatzailea izan da (300 euro); zortzi altxada egin ditu. Potinik dotoreenaren saria Zerdarabixu-k eroan du (100 euro). Bestalde, Antzartek-egaz parte hartu dutenek 45 altzada egin dituzte, eta antzar naturalagaz 40. HONEKIN LOTUTA:Â- Jaien hasiera: jaitsiera eta txupinazoa
- Akordeoi doinu eta agintarien prosezioa San Antolin egunean
- Makailao txapelketa