AVIA Xistera Zirkuituko 2017ko
laugarren jaialdiaren jabe egin dira Julen Iriondo eta Edu Suso. Barikuan [irailak 8] jokatu ziren finalak, Donibane Lohitzuneko Campus pilotalekuan, eta azken set erabakiorrean gailendu ziren Etxebarriko aurrelaria eta Gasteizko atzelaria.
Hasieratik partida eskura izan bazuten ere, bigarrengoan, aurkariek partida berdintzea lortu zuten, eta nahiz eta Antxon Alberdi etxebarritarrak hirugarren set-a maisuki hasi, Iriondo eta Susok buelta ematen jakin zioten garaipena eskuratuz.
Donibane Lohitzuneko finalistak. Argazkia: Xistera
Gazte mailako finala, bestalde, Thomas Urrutia-Markel Andonegik eta Theo Etchegaray-Hugo Ibar-ek jokatu zuten. Nahiz eta Thomas Urrutia eta
Markel Andonegi mutrikuarrak ondo ekin, Theo Etchegaray eta Hugo Ibar nagusitu ziren. Jaialdiko bi set-ak irabazi zituzten.
Avia Xistera Zirkuituak Gipuzkoan izan du jarraipena.
Mutrikuko jaialdia hasi zen atzo [irailak 10] eta finalak datorren ostiralean [irailak 15] jokatuko dira.
Emaitzak:
Nagusien finala:
ANTXON ALBERDI –ZUGAITZ SALLABERRY: 1 (12, 15, 3)
JULEN IRIONDO-EDU SUSO: 2 (15, 13, 5)
Gazteen finala:
THOMAS URRUTIA –MARKEL ANDONEGI: 0 (14, 13)
THEO ETCHEGARAY-HUGO IBAR: 2 (15, 15)