Mutrikuko Galbaixo jaiak: bost egun eta hamaika ekintza
[ARGAZKI GALERIA+BIDEOA: 2016ko Galbaixo jaiak]
Aurtengo indargunea musika izango da. Jaiak dirauen egun guztietan egongo da kontzertu, erromeria edo musika bandarekin gozatzeko aukera. Baina kontzertu garrantzitsuena, egun handian iritsiko da, Galbaixo Egunean (irailak 14). Huntza taldeak joko du Beheko Plazan, 23:00etan. Uda honetan Euskal Herriko plazetan arrakasta gehien izaten ari den taldea da, eta herriko gazteak irrikaz daude Mutrikun ere modako taldearekin ondo pasatzeko. Galbaixo Egunean ermitara igo nahi dutenek, bestalde, autobus zerbitzua izango dute, 08:00etatik aurrera. 50 zentimo balioko ditu bidaiak.[ARGAZKI GALERIA+BIDEOA: 2016ko Galbaixo jaiak]
Kirolak ere izango du hitzordurik. Etzi (irailak 14), Inhar Urruzuno ondarrutarrak eta Imanol Illarramendi aiarrak erakustaldia egingo dute harriak jasotzen, eta haiekin batera Aratz eta Ugaitz Mugertza ere arituko dira. Bariku gauean (irailak 15), berriz, Xistera proiektuko finalek lekua edukiko dute Miruaitz frontoian. 22:30etik aurrera, Iker Ibarluzeak eta Aratz Mendizabalek osatutako bikotea Klemen Garziaren eta Julen Lopezen aurka ariko dira gazte mailan; eta nagusietan, Iturrino eta Manzisidorrek osatutako bikoteak Manterola eta Suso izango ditu aurrean. Goitibeherak. Beti bezala, mutrikuarrak urte guztia zain egoten diren goitibehera jaitsierak ere garrantzia handia izango du. Iaz 80 izan ziren Galbaixotik herrigunerainoko 2,5 kilometroko ibilbidea egitera animatu ziren kuadrillak, eta istripuren bat edo beste egon bazen ere, aurten holakorik ez gertatzea espero dute.[ARGAZKI GALERIA+BIDEOA: 2016ko Galbaixo jaiak]
Egunik jendetsuena PiƱastei Eguna izatea espero dute. Beti izaten da herritarrentzat egun polita, arrantzale arropak jantzi eta portuan egiten den festara batzeko, baina aurten, gainera, zapatua izanik, inguruko herrietatik ere jendea etortzea espero dute. Iaz euripean ospatu behar izan zuten, eta horrek ilundu egin zuen zertxobait festa giroa. HONEKIN LOTUTA: