Motxilak gora! abestiak gurasoak espetxean dituzten ume, nerabe eta gazteen errealitatea bistatzea du helburu. Hala, bideoklipean motxiladun ume, nerabe eta gazteak dira protagonistak.
Bideoklipean iragan iluna irudikatu dute lehendabizi. “Handik hona ibili gaituzte gure ama eta aita minutu batzuz ikusi ahal izateko.Hilabetearen gainerako ordu eta asteak gurasorik gabe ematen ditugu. Hori ez da onargarria”. Besteak beste, etorkizunak koloretakoa izan behar duela azpimarratu dute ondoren eta etorkizun hori orain hasi behar dela eraikitzen. “Orain behar ditugu ama eta aita etxean. Ez 30 urte barru. Zergatik itxaron? Zergatik luzatu egoera hau? Zertarako? Orain da momentua”.
Bideoklipa Saturraranen grabatzearen arrazoiak ere eman dituzte. “Saturraranen emakumeen espetxe bat egon zen 1937 eta 1944 artean; aurretik hotel bat zena, emakume espetxe bilakatu zuen Francok. Bi mila emakume egon ziren bertan, hauetako asko euren umeekin. Bizi baldintzak ezin okerragoak ziren, eta, ondorioz, 177 emakume eta haur hil ziren”.
Argazkia: Sare (Facebook)
Halaber, “kartzela eta haurrak” binomioa ez zela Saturrarango kartzelarekin batera eraitsia izan gaineratu dute. “Modu isilean eraman nahi izan bada ere, herri honetan ume asko jaiotzen dira espainiar eta frantziar espetxeetan. Eta, beste askok, gurasoak bisitatzen pasatzen dute bizitza, aita eta amaren hutsunea ahal duten moduan eramanez. Ezkutatu egin nahi den errealitate bat da, lotsagatik agian. Baina ezkutatu ezin dena era berean”.
Oro har, bideoklipak motxiladun ume eta nerabeak elkartu nahi izan dituela azaldu dute. “Eta, bide batez, gizartearen aurrean garen bezala azaldu nahi izan gara. Gure aurpegia eta bihotza agertu nahi ditugu. Horregatik, bideoklipean iragana kolore beltzez irudikatu dugu, eta etorkizuna, berriz, guk ikusten dugun modura, kolorez biziez”.
Saturraranen egindako grabaketa saioko une bat. Argazkia: Sare (Facebook)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.