Mutrikuko Arte Lagunak elkarteak Galbaixo Txiki egunean (irailak 15) zozkatutako Antxon Urreistiren koadroak badauka jabea: Juanita Burgoa ondarrutarra. Burgoak gaur [irailak 25] hartu du koadroa, Joxe Matias elkarteko presidentearen eskutik. Elkarteko kideek azaldu dutenez, Urreistik borondatez emandako koadroa da zozkatu dutena. “Bildutako dirua elkartearentzat izan da, materiala eta bestelakoak erosteko. Azken finean, arte eskolan diru sarrerak baino gehiago dira gastuak. Urreistik bere borondate guztiarekin oparitutako koadroa dirua lortzeko zozketu dugu”.
Joxe Matias Mutrikuko Arte Lagunak elkarteko presidentea eta Juanita Burgoa, Urreistiren koadroarekin.