Bada Ondarroan kulturari eta musikari ekarpenik egin dion jenderik, eta baita gure artean egon ez arren aztarna lagatzen jarraitzen duenik. Horietako bat da Jose Mari Argoitia San Martin
2016ko apirilaren 27a zen Jose Mari Argoitiaren bizitzako binilozko diskoak bere azken soinua atera zuenean. Beharbada,
Marea gora igo zenean
Lo egin zuen betirako. Altxor handia laga zuen herrian Itoizen abesti ezagunenetako batzuk sortu zituen lagunak. Agur esan zuen, betiko!
Marabilli Sormen Festibala herriko txokoak alaitzen dagoen egun hauetan, bere hutsunea somatzen dute
Manuelistek: «Asko ikasi genuen berarengandik». Irrikaz itxaroten zuen hitzordua izaten zen, berak atsegin zituen diziplinak uztartzen zituen festibala herrian bertan egiten baitzen. 2015eko Marabilli festibalean
Montxo Armendariz eta
Asier Altunagaz batera igo zen Goiko Zineko oholtzara, hainbeste
maite zuen zinema munduaz solasteko. Jende gutxik sakontzen zuen Argoitiak beste.
Argoitia, Montxo Armendariz eta Asier Altuna zinegileekin.
Haruntzago begiratzeko doaia zeukan, gauzen zergatia bilatzeko, esku artean zeukana ustiatzeko. Lagunek ere,
Kantxopi kuadrillakoek, betidanik nabarmendu dute zein izaera berezikoa zen, bat ere ez azalekoa.
Zientziaren Giltzak elkartearen sortzailea ere izan zen, bere jakinmina asetzeko eta jakituria zabaltzeko asmotan, eta zendu zenean bera zen elkarteko presidentea. Ordutik aurrera, ohorezko presidente izendatu zuten Argoitia.
Loiun eman zituen azken egunak, seguru asko ideiaren batekin buruan, hura hobetzeko edo proiekturen bat martxan jartzeko. Lagun askoko gizona, inguru askotan laga zuen betirako hutsunea. Hainbat urtez egindako lana eskertzeko, berataz gogoratzeko eta Marabilli berarengana aurten ere iristeko, omenaldi bi jasoko ditu zapatuan, berak erakutsitakoa nolabait bueltatzeko asmotan. Goizean, Bide Onera zineman Itoizeko kide izan ziren
Juan Carlos Perez, Foisis eta Antton Fernandez egongo dira, besteak beste, eta gauean, Zubi Zaharraren parean, bere obra ere omenduko da.
Betidanik berezi
Musikari eta kulturari eskaini zion bere bizia Jose Mari Argoitiak, batik bat ETBn lanean hasi zenean. Argoitia zendu ondoren aitortu zuen bezala, ilusioz eta talde lanez betetako
ETB hartan ezagutu zuten elkar. Miramongo estudioetako lehen urrats haietan zegoen bera, askorentzat
Ondarru izenez ezaguna.
Durangon ere bizi izan zen, eta han ere utzi zuen aztarna. Gidabaimenik ez zuenez, ohiko bidaiaria zen goizeko lehen orduko autobusetan. Bidelagun ugari egin zituen,
Bilbora edo
Iurretara bidean ETBra lanera joateko.
Ez zen geldirik egotekoa, normalean isilik, baina lanean aritzen zen
Bere gertukoek ordutegirik gabeko gizon bat zela esaten dute: «Zerbaitetan sakontzen bazebilen edo lanean ari bazen ez zeukan ordutegirik. Orduek baino gehiago pisatzen zion gogoak».
Kazetaria izatez,
Zuzenbide ikasketak ere hasi eta ia amaitu zituen
Donostian, eta herriko politikagintzan ere bere sartu-irtenak egin zituen; «ez zen geldirik egotekoa, normalean isilik, baina lanean aritzen zen».
Euskal Telebistako saioetako zuzendari eta gidoilaria izan zen. 1987an ETBko programen zuzendaria zen Mikel Lejarzaren taldeko kidea zen Argoitia, telebistako programak
Miramongo estudioetan egiten hasi zirenean, bi plato baino ez zituen estudio haietan Argoitia izendatu zuten musika saioen arduradun, jakitun hori zela berak atsegin zuen mundua.
Handik abiatuta,
Atrila (1988),
Jazz eta aurten (1988),
Ikuskaria (1993),
Klasikoen txokoa (1995) porgramen buru izan zen, eta geroago baita
Eklipsea eta
EITB Kultura gaua saioena ere.
Etxekoek Derioko Euskal Bibliotekara, Labayru Fundaziora eraman zituzten bere ondasunak, artxibatu eta erabiltzeko. Behar duenak hartu, gozatu eta sakontzeko, berak atsegin zuen legez
Orduan berrikuntza izugarria suposatu zuen
Katukale programa ere bere eskutik etorri zen. Euskal Herriko musika taldeak zuzenean aritzen ziren saio hartan, eta ikaragarrizko laguntza izan zen musika talde asko ezagutzera emateko: «Berea izan zen ideia, saioari zein forma emango zioten ere berak erabaki zuen. Dekoratua zein izan behar zen ere berak erabaki zuen», gogoratu zuen bere lagun eta musikari
Jean Marie Ecayk.
Utzi duena
Argoitia egin zuenarengatik bezain garrantzitsua da herritarrentzat utzi duenarengatik. Bere kulturzaletasun handia zela eta,
Artabide kaleko seigarren solairuko etxe hartan utzi zituen hainbat liburu eta diska, dokumentu asko, hausnarketa ugari eta lan pila. Etxekoek Derioko Euskal Bibliotekara,
Labayru Fundaziora eraman zituzten bere ondasunak, artxibatu eta erabiltzeko. Behar duenak hartu, gozatu eta sakontzeko, berak atsegin zuen legez.
Sumatu dute bere
hutsunea etxeko, kuadrillako, laneko eta Marabilliko lagunek. Urte eta erdi igaro da gure artean egotea laga zuenetik, Artabideko seigarren solairu horretan argirik pizten ez denetik, baina bere izateari eta lanari esker beti egongo da bere zati bat euskal kulturan txertaturik.
Argoitia, hainbeste maite zuen Marabilli Sormen Festibalean.