Lea-Artibaiko Gure Esku Dago-k deituta, manifestazioa egingo da zapatuan Markina-Xemeinen
Deialdiagaz bat egin dute Lea-Artibai osatzen duten herri guztietako herri dinamikek. Hala, Lea-Artibaiko Gure Esku Dago-k deituta, zapatuan [urriak 14] egingo da manifestazioa, 13:15ean, Markina-Xemeinen. Leloa ondokoa izango da: Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna. Goiko Portalean hasiko da.
Aurreratu dutenez, Urriko Azoka Nagusiko egitarauaren baitan dagoen bertso saioa egin eta gero hasiko da manifestazioa. Deialdia egiteaz batera, herritar guztiei manifestazioan parte hartzeko deia egin die eskualdeko taldeak.