Jendetza batu da Ondarroan Ibon Iparragirre etxera ekartzea eskatzeko
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Musika Plazan amaitu zen manifestazioa. Bertan, Iparra Galdu Baik plataformako ordezkari batek eta Iparragirreren anaiak hartu zuten hitza, Ibon etxera ekartzeko eskatzeko eta azken albisteen berri emateko. Anaiaren esanetan, “abokatuen azken lanek ez dute inolako emaitzarik eman, eta hori gutxi balitz Ibon gainera ziegaz ere aldatu egin dute”. Gaineratu zuen, Ibonek elkartasuna behar duela, eta baita familiak ere. Orain arte Ibon etxera berandu baino lehen ekartzeko eskatzen zuela azpimarratu zuen Iparragirrek, baina beharbada orain beranduegi dela ere argi laga nahi izan zuen.[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Bestalde, Ibonen lagun eta bertsolari Oihane Enbeitak berari zuzendutako bertso bat bota zuen, Amets abestiaren doinuan. Amaitzeko, presoaren beste lagun batek idatzitako mezu bat entzun ahal izan zen bozgorailuetatik. Ibon lehenbailehen etxera ekartzeko eskariarekin eta txalo zaparrada bategaz amaitu zen manifestazioa. HONEKIN LOTUTA:- [URRIAK 18] Iparra Galdu Baik: “Ibonen bizia hari batetik zintzilik dago”
- [URRIAK 16] Elkarretaratzea Ondarroan
- [EKAINAK 11] Bilbon egindako manifestazioa
- [EKAINAK 7]Ibon Iparragirre preso gaixo larria aske uzteko eskatu du Ondarroako Udalak
- [EKAINA 2] Eusko Legebiltzarreko talde guztiak Iparragirre aske uztearen alde agertu ziren, PP salbu
- [EKAINAK 1] Iparra Galdu Baik plataformak presoaren egoera kritikoa ez, are larriagoa zela esan zuten
- [MAIATZAK 17] Medikuek ohartarazi zuten Iparragirrek espetxetik kanpo egon beharko lukeela