Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

6. Literatur Amuak jaialdia egingo da Ondarroan

Mikel Santiso
Ondarroa
2017/10/25
Ondarroako zein Euskal Herriko literaturan erreferenteak diren artistak eta ikuskizunak bilduko ditu azaroaren 1etik 5era egingo den jaialdiak. Literatura izango da oinarri nagusia, eta horren inguruan adin guztietako pertsonentzako eskaintza egongo da. Horrez gain, herritarrek euren sormena garatzeko lekua ere edukiko du Literatur Amuak jaialdiak. Ohikoa den modura ikastetxeetako ikasleek egiten dute ipuin rallya, Augustin Zubikarai nobela sariak eta nanoipuin lehiaketako sari banaketak emango diote hasiera jaialdiari. Nobela sariaren irabazlea nor izango den azaroaren 1ean emango du jakitera Ondarroako Udalak. Leire Bilbaok, Ana Urkizak eta Xabier Mendigurenek osatu dute epaimahaia. Leire Beitia euskara zinegotziaren esanetan “plazerra” da halako epaimahai bat edukitzea, tartean Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso berri duen Bilbao. Gainera, Leire Bilbaok Maite Mutuberriagaz batera egindako Xomorropoemak eta Piztipoemak lanetan oinarrituta txikienei literaturarako zaletasuna sortzeko eta sormena lantzeko tailerra eskainiko dute. Bestalde, iazko garailea izan zen Katixa Agirrek idatzitako ‘Amek ez dute idazten’ ere aurkeztuko dute. Liburu honek amatasunaren eta arte sorkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egiten du.
Literatur Amuak jaialdiaren antolatzaileak, Kofradia Zaharrean egindako aurkezpenean.

Literatur Amuak jaialdiaren antolatzaileak, Kofradia Zaharrean egindako aurkezpenean.

Nanoipuin lehiaketari dagokionez aurtengo sariketara 57 lan aurkeztu dituzte. Azaroaren 1ean banatuko dituzte sariak, eta irabazleek euren 140 karaktereko ipuintxoak irakurriko dituzte. Herritarrek eta eskualdeko artistek ere edukiko dute eurentzako tartea Literatur Amuak jaialdian. Esaterako Keu Agirretxea ondarrutarra Jon Gurrutxagagaz batera arituko da zapatu gauean. Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra kide den Txakur Gorria kolektiboak berriz burutik jota zegoela esaten zioten emakume baten histeria errezitaldia aurkeztuko dute.
Txakur Gorria kolektiboaren ikuskizuna. Argazkia: Txakur Gorria

Txakur Gorria kolektiboaren ikuskizuna. Argazkia: Txakur Gorria

Baina aurkezpen ekitaldian Txomin L. Aramaiok azpimarratu zuenez, “Literatur Amuak Euskal Herri osoko artistengan ari da ezaguna bihurtzen”. Horren harira, geroz eta aurpegi ezagunagoak etortzen dira Ondarroara eta aurtengo jaialdian Harkaitz Cano idazlea, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, Gorka Urbizu musikari eta Berri Txarrak taldeko kidea, Gotzon Barandiaran idazlea eta Pello Añorga idazle eta irakaslea egongo dira, besteak beste. Azken honek azaroaren 4an egingo duen 8 urte arteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzendutako tailerrean parte hartzeko izena eman behar da 94 683 36 68 telefonoan edo mrey@ondarroa.eus helbidean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ekitaldi guztiak Kofradia Zaharrean egingo dira, bai lehen pisuan eta baita bigarrenean ere. Nabarmendu nahi izan dute ikuskizun guztiak doakoak izango direla. Liburuen Amuak. Irakurle taldeak hitzordua dauka zapatuan Txomin Agirre udal liburutegian, 10:00etatik 12:00etara. Oraingoan, Anjel Lertxundiren ‘Zu’ liburuaz hitz egingo dute Joxe Mari Urteagarekin batera. Parte hartu nahi dutenek, udal euskara zerbitzuko  94 683 36 68 telefonoan edo liburutegiko 94 683 33 43 telefonoan eman dezakete izena; baita mrey@ondarroa.eus edota liburutegia@ondarroa.eus helbideetan ere.   EGITARAUA Eguaztena [Azaroak 1]
  • 12:00. Xomorropoemak eta piztipoemak, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren eskutik.
  • 17:00. Nerea Ariznabarretaren eta Mariano Hurtadoren ‘Ezberdin bezain eder’.
  • 18:30. Zubikarai sariak eta nanoipuin lehiaketa.
Eguena [Azaroak 2]
  • 10:00. Ipuin rallya ikastetxeetan.
  • 19:30. Txakur Gorria kolektiboaren ‘Xixili’ ikuskizuna.
Barikua [Azaroak 3]
  • 20:00. Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregi (Mursego).
Zapatua [Azaroak 4]
  • 10:30. Pello Añorgaren tailerra.
  • 22:30. Kontzertua: Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga.
Domeka [Azaroak 5]
  • 11:30. Gosari literarioa: Uxue Alberdik ‘Jenisjoplin’ liburua aurkeztuko du.
  • 19:00. ‘Galbahe’: Gorka Urbizu musikaria eta Gotzon Barandiaran idazlea..

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.