Adierazpen bat onartu dute larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak pairatzen duen egoera larria dela eta. Espainiari
gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko indarrean dagoen legedia kontuan hartzeko eskatu diete.
Idatziaren alde
EH Bilduk, EAJk eta Podemosek bozkatu zuten eta
PSE eta PPk berrriz, aurka. Hiru alderdien aldeko bozkekin atera zen aurrera adierazpena.
Ibon Iparragirreren aldeko elkarretaratzea Leioako kanpusean. Argazkia: Leioatik
Onartutako adierazpenean Iparragirrek
hiesa oso garatuta duela eta bakarrik 20 defentsa dituela nabarmentzen da, eta horrek buruko gaixotasunetan egindako eragina oso kaltegarria izan dela azpimarratzen da. Batzar Nagusiek onartutako adierazpena
epaitegira zein Justizia Ministeriora bidaliko dute.
Aldarrikapenak. Bestalde, Iparragirreren askatasunaren aldeko aldarrikapenekin jarraitzen dute. Atzo,
Leioako kanpusean elkartu ziren esaterako hainbat ikasle. Bihar [urriak 27]
Lekeition manifestazioa egingo dute Kalera Kalera dinamikak deituta iluntzean, eta domekan berriz, 13:00ean, elkarretaratzea egingo dute
Ondarroan, Ibon etxea, bixik! lelopean.