Gernika KESBek Araskiren kontrako derbira joateko autobusa antolatu du
Gaur 17:00ak arte izena eman daiteke, 650 96 19 98 telefono zenbakira deituta. Bihar 19:00etan hasiko da Mendizorrotzako partidua. Zaleen babesa giltzarria dela adierazi duteAstebeteko atsedenaldiaren ostean, Lointek Gernika Bizkaiak Lacturale Araski t...
Gaur 17:00ak arte izena eman daiteke, 650 96 19 98 telefono zenbakira deituta. Bihar 19:00etan hasiko da Mendizorrotzako partidua. Zaleen babesa giltzarria dela adierazi dute
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Lointek Gernika Bizkaiak Lacturale Araski talde gasteiztarraren kontra lehiatuko du Dia Ligaren 8. jardunaldia. Bihar 19:00etan hasiko da partidua Mendizorrotza kiroldegian.Gernika-Lumotik ahalik-eta zale gehien bertaratzeko asmoz, autobusa jartzea erabaki du klubak. Dioenez, marea granatea beharrezkoa da talde gernikarraren helburuak lortzeko «giltzarria» den partidu horretan.
Autobusean izena emateko 650 96 19 98 telefono zenbakira deitu behar da, eta gaur 17:00ak arteko epea ipini dute. Jakitera eman dutenez, autobusa egoteko gutxienez 30 pertsonak izena eman behar dute.
Bihar 16:45ean aterako da autobusa Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Bueltan, partidua amaitu eta 20 minutura irtengo da Gasteiztik.
Bosgarren garaipena
Dia Ligan orain arte jokatutako zazpi partiduetatik lau irabazi eta hiru galdu ditu Lointekek, eta bihar bosgarren garaipena lortzeko helburuagaz kantxaratuko dira jokalariak. Lointek sailkapeneko seigarrena da, 11 puntugaz, eta Araski hamargarrena da, puntu bat gutxiagogaz. Al-Qazeres Extremadurak eta Snatt Femeni Sant Adriak ere 11 puntu dituzte. Sailkapenaren goikaldean 13 puntu dituzte Avenidak eta IDK Gipuzkoak.