Zapatuan jaurti zuen inoizko pilotakadarik azkarrena Floridako (Amerikako Estatu Batuak)
Dania Jai Alai frontoian. Berriatuarrak
305,7 kilometro orduko abiaduran jaurti zuen pilota. Sailkapen fasean ere Aldazabalek jaurti zuen pilota bizkorren, 299 kilometro orduko abiaduran hain zuzen. Aldazabalek jaurtitako pilotaren abiadura neurtzeko
zehaztasun handiko pistola bat erabili zuten, eta horrek pilotak abiadura gehiengoa hartu zuen unea neurtzen du.
Ibon Aldazabal puntista berriatuarra. Argazkia: Dania Jai Alai
Aldazabalen jaurtiketa paregabea baino lehen, Jose Ramon Areitiorena zen Munduko errekorra, Guinness liburuan ere jasota dagoena. Areitiok 1979an hautsi zituen ordura arteko marka guztiak, 302 kilometro orduko abiaduran pilota jaurtita New Porteko frontoian.
Guztira
36 izan dira Abiaduraren Erronka deituriko lehiaketan parte hartu duten puntistak. Zesta-puntako kinielen atsedenaldietan jaurtitzen zituzten pilotakadak, barikuan errekorra haustea lortu zen arte. Berriatuko pilotariaz gain
Gorka Aldazabal Ubilla eta Eñaut Salegi markina-xemeindarrak eta Unai Lekerikabeaskoa, Diego Beaskoetxea eta Xabier Barandika gernikarrak ere txapelketan aritu dira.