Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketan parte hartzeko aukera, zabalik

Aurten ere 40 urtetik gorakoen esku pilota txapelketa jokatuko da Lekeitioko trinketean. Urtero modura, binakakoa izango da lehiaketa, eta parte hartzeko baldintza bakarra 2018an gutxienez 40 urte betetzea dela azaldu dute antolatzaileek.

Helduen parte-hartzea bultzatzea helburu, orain dela hamairu urte hasi zen martxan Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Harrera ona izan du urtero, eta aurten ere pilotari beteranoak lehiara animatu nahi dituzte antolatzaileek. Jokatu nahi dutenek Lekeitioko kiroldegian edo 94- 624 30 05 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena 2018ko urtarrilaren 6ra arte. “Partidak domeka goizeetan jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan pilota goxoagaz”, azaldu dute.

Egaña pilota sarera bidaltzen, Beteranoen XII. Esku Pilota Txapelketako azken aurrekotakoan. Argazkia: Beteranoen Txapelketa

Egaña pilota sarera bidaltzen, Beteranoen XII. Esku Pilota Txapelketako azken aurrekotakoan. Argazkia: Beteranoen Txapelketa

Lekeitio, Eibar, Deba, Mallabia, Elgoibar, Mendaro, Garzaron eta Mendexako pilotariek hartu zuten parte iazko norgehiagokan, eta txapela Mallabia-Elgoibar aldera joan zen lehen aldiz. German Telleria eta Jose Conde izan ziren irabazleak.

50etik gora. Aurten ere pilotari asko animatzea lortu nahi dute, eta 50 urtetik gorako hiru bikotek izena emanez gero, eurentzat txapelketa berezia antolatuko dutela aurreratu dute. “Adin nagusiko jendea ere animatu nahi da”.

Finaleko jokalari eta epaileak. Argazkia: Beteranoen Trinkete Txapelketa

XII. txapelketaren finaleko jokalari eta epaileak. Argazkia: Beteranoen Trinkete Txapelketa

Jakitera eman dutenez, txapelketa Lekeitioko Udalaren laguntzagaz antolatzen dute, eta egunen batean, gainera, Euskal Herriko Beteranoen Txapelketa bihurtzea dute asmoa. “Ea Mutriku, Ondarroa, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Munitibar eta inguruko jendea ere animatzen den”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend