EtsaiakEroak taldeak bigarren diskoa argitaratu du, ‘Lur errebeldean’

Auo lekeitiarrak bigarren diskoa argitaratu du EtsaiakEroak taldeagaz. Lur errebeldean, musika matxinoaren bigarren kolpe bortitza dela dio.

Axular Arizmendik grabatu eta nahastu du diskoa, 2017ko urrian, Mutrikuko AME estudioan, eta hainbat musikarik parte hartu dute: Iñaki Urrutiak diskoko baxu guztiak jo ditu; Nahi ta Ezin, Aurrera eskuak, Lur errebeldean eta Abuso del poder taldeetan egon diren Tokik ahotsak egin ditu eta Mikel Lazkanok gitarrak; Juan S.A. taldekoak ahotsa sartu du Abuso del poder kantuan eta ahotsaren grabaketa horretaz S.A. taldeko Jimmy arduratu da; Eneko Garilak 26 taldekoak alboka jo du Aurrera eskuak abestian eta Larraitz Pie de Hierrok irrintziak eta txalaparta grabatu ditu; Kubako Ismelek, azala egin du.

Etsaiak talde lekeitiarraren emanaldia. Auo abesten.

Etsaiak talde lekeitiarraren emanaldia. Auo abesten.

EtsaiakEroak taldeak daukan musika ulertzeko modua muturrekoa da, erdibidekoa bide ertzean utzita, eta lan berrian ere hala nabari dela azaldu dute. «Abiadura ahotsean, raparen trebetasuna, ziztu bizia gitarretan, baxuan txinparta, baterian kolpe zorrotza eta latza eta perkusioetan bizipozaren kontrapuntua. Trinko eta kamutsik gabe doa hard-corea metalaren ondarearekin babestuta eta punkaren keinuekin lagunduta».

ETSAIAKEROAK
Jon Estankona. Bateria.
Dann Hoyos. Gitarra eta koruak.
Auo. Ahotsa
Axular. Perkusioak, samplerrak eta ekoizpen orokorra.
Josu Holly Brandy. Gitarra eta koruak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend